'Gazteontzako lan eskubideen gida' aurkeztuko dute maiatzaren 5ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 28a, 12:00
LABeko ordezkari Gaizka Uharte eta Ernaiko Maddi Isasi izanen dira hizlari.

Herri Aretoan bilduko dira 19:00etan.

Ernaik LAB sindikatuarekin batera prestatu duen Gazteontzako lan eskubideen gida aurkezteko hitzordua prest dute Leitzan. Maiatzaren 5ean, asteazkenean, dute hitzordua, 19:00etan Herri Aretoan. LABeko Gaizka Uharte eta Ernaiko Maddi Isasi izanen dira hizlari eta «pandemiak gazteengan izandako eraginaz, enplegu sarbidean kontuan izan beharreko gakoez, langileen eskubide eta betebeharrez, ohiko iruzurrez...» hitz egingo dutela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun