Nafarroako Gobernuak 75.000 euro eman ditu Plazaolako bide berdea egokitzeko

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 28a, 10:00

Bideari jarraipena eman nahi diote zonaldeko aisialdia eta turismoa dinamizatzeko.

Nafarroako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak 75.000 euroko dirulaguntza eman dio Lekunberriko Udaletxeari. Bartoloko tunela sahiestuko duen bidea sortzea dute helburu, abendutik itxita baitago lur-jausi arriskua dela eta. Bide berdeari jarraipena emateak turismoa dinamizatuko du, bisitari kopurua areagotuz eta horrenbestez, ekarpen ekonomikoak handituz.

Honez gain, Plazaolako trenbidearen drainatze-lanak behingoz bukatzeko ere bi hilabeteko lanak aurreikusi dituzte Lekunberriko geltokitik 1,5 kilometrotara dagoen tartean. Trenbidearen lubeta desmuntatu, drainaje-lana berritu eta berriz ere dena jarri eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun