Konfinatuei erosketak egiten laguntzeko zerbitzua Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 27a, 13:00

Aste tartez, konfinatuak daudenentzako zerbitzua eskuragarri egonen da goizetan, 08:00etatik 12:00etara.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak etxetik atera ezin direnendako gizarte zerbitzua eskuragarri paratu du. Erosketak egiteko laguntza eskatzeko 948 510 840 telefono zenbakia jarri dute eskuragarri astelehenetatik ostiraletara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun