Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko proiektuaren kontra bat egin du Atekabeltz Herriguneak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 26a, 11:00
Lekarozko Herriari elkartasuna adierazi dio Atekabeltzek.

Asteburuan Leitzako Atekabeltz Herriguneko kideek, auzolanerako egina zuten hitzordua aprobetxatuz, Aroztegiko proiektuaren kontra borrokan ari direnei elkartasuna adierazi nahi izan zieten. Horrekin batera, Lekarozera joateko eta  aroztegagelditukodugu@ni.eus helbidera idazteko deia egin zuten.

Eurek ere joateko deialdia egin zuten. Gaur 06:45ean Atekabeltzetik abiatzekoak ziren batzuk eta arratsaldean, 16:00-17:00 aldera, gehiago joanen dira. Interesa dutenek @atekabeltz_gaztetxea Instagram kontura idatz dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun