Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak martxan du Film Laburren IX. Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021eko apirilaren 26a

Iazko pausaren ondotik, Atekabeltz Gaztetxeak martxan jarri du Film Labur Txapelketaren edizio berri bat. Aurtengoa bederatzigarrena izanen da eta ekainaren 12a da lanak aurkezteko azken eguna. Iaz, pandemiagatik itxialdi bete-betean, Bikoizketa Txapelketa antolatu zuten film laburrak grabatzeko zegoen ezintasunagatik. Gehienez hamar minutuko lanak aurkezten ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun