Liburutegirik ez daukaten eskualdeko herriei liburu eta DVDak eramatea helburu duen ekimena bertan behera geldituko da oraingoz. Harkaitz Delgado Leitzako liburuzainak urtebeteko ibilbidea darama ekimenarekin. Joan den urteko otsailean hasi zen, eta koronabirusarengatik gelditu behar izan bazuen ere, maiatzean berrabiaratu zuen ibilbidea. Hilabetero herritarrek eskatutako liburuak eta bere proposamenak eramaten die. Ekimenarekin laster segitzea espero dugu.