Leitzako pilotari bikote lehiakorrena izendatzeko txapelketa abiatu du Aurrera pilota elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 23a, 17:00
Leitzan ez da oraingoa plazan pilotan jokatzeko duten ohitura. Horren erakusle da argazkia.

Covid-19a tarteko, aurreko urtean bertan behera gelditu zen plazako eskuz binakako txapelketa. Aurten, ordea, XXVIII. aldiz txapelketa abian jarri du Aurrera kirol elkarteak. Txapelketan 15 urtetik gorakoek parte hartu ahal izanen dute eta pilota goxoarekin jokatuko dute.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bitartean, interesa dutenek Plaza autoeskolan apuntatu beharko dute, bikote bakoitzeko 25 euro ordainduta. Antolatzaileek aurreratu dutenez, izen-emate kopuruaren araberako formatua izanen du txapelketak. Eta parte-hartzaile bakoitzak opari pertsonalizatua izanen duela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun