65 urtetik gorakoentzat jarduera fisikoa egiteko saioak emanen dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 21a, 20:00

65 urtetik goitikoendako saioak izanen dira.

65 urtetik gora dituzten herritarrek kirola egiteko aukera izanen dute astearte eta ostegunetan Leitzako Anikote kiroldegian emanen diren jarduera fisiko egokituko saioetan. Maiatzetik uztailera bitarte astean bi egunez, 11:00etatik 12:00etara, izanen dira saioak.

Bazkideek 40 euro eta bazkide ez direnek 60 ordaindu beharko dituzte eta izena emateko aukera apirilaren 28ra arte izanen da. Informazio gehiago nahi dutenek 948 51 07 19 telefonora deituz eskuratu ahal izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun