Aurtengo Goizutrail lasterketa ere bertan behera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 21a, 15:00

Osasun egoera izan zen joan den urtean Goizutrail Goizuetako mendi lasterketa bertan behera uzteko arrazoia, eta hala izan da aurten ere. Maiatzaren 15ean egitekoa zen lasterketaren zazpigarren edizioa, baina antolatzaileek, «penaz», aurtengo edizioa ere ez egitea erabaki dute.

«Orain zaindu eta 2022an indartsuago itzuliko gara!», mezua luzatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun