Iberdrolaren argindar mozketengatik kalteak izan dituzten herritarrei laguntzeko hitzordua antolatu du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 20a, 13:00

Bihar, apirilak 21, Irache kontsumitzaileen elkartekoen eskutik, zalantzak argitzeko aukera izanen da Leitzako Udaletxean. Irache kontsumitzaileen elkarteak udalekin duen akordioari esker, zerbitzua dohainik da herritarrentzat.

«Iberdrolak eragindako argindar mozketengatik kalteak izan dituzu eta ez dakizu erreklamazioa nola bideratu? Zure eskubideak hobeki ezagutu nahi dituzu?». Galdera horiek abiapuntu hartuta, eskubideak hobeki ezagutzeko eta zalantzak argitzeko Irache kontsumitzaileen elkartekoekin bilkura antolatu du Leitzako Udalak. Bihar izanen da, apirilak 21, 12:00etan, Leitzako Udaletxean.

Joan den apirilaren 12an hainbat orduz herriaren erdia argirik gabe gelditu zen. Egun horretan konponketak egin beharrak zituen Iberdrolak eta dirudienez, elektrizitate-sorgailu bat martxan jarri eta gelditu egin zen eta arazoa udal langileek eta herritar batzuek moldatu behar izan zuten. 2018an ere, bi egunez, hornidurarik gabe gelditu zen herri gehiena eta aldi hartan, herritarrentzako kexak bideratzeko bulego bat egokitu zuen Leitzako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun