'Dragoiaren gidaria' haurrentzako filma proiektatuko dute asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 20a, 15:00

Apirilaren 24 eta 25ean, 17:00etan izanen da filmaren emanaldia Leitzako Herri aretoan.

91 minutuko emanaldia izanen da. Filma ikusteko sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Leitzako Astiz eta Maimurren. Bost euro ordaindu beharko dute interesatuek sarrerarengatik, eta 4 euro guraso elkartekoek.

Filmaren sinopsia

Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun