Erakusketaz gain, bestelako jarduerak ere antolatuko dituzte bertan apirilaren 24an, larunbatean. Goizean Plazaola eta Mehatzeak: Kontatzeko asko duen ondarea jardunaldia eginen dute 09:30etik 13:15era, eta hainbat hizlari izanen dira bertan gaiari buruzko solasaldiak emateko. Arratsaldean Ikusi, ikasi eta ibili ibilaldi gidatua eginen dute trenbidean zehar 17:00etatik 18:30era. Jarduerak dohainik izanen dira aitzinetik izena emanda.