Amaia Merino eta Migel Angel Llamas Pitu egileak Non dago Mikel? aurkeztuko dute Goizuetan. Hilabete bat baino gehiago darama dokumentalak zinemetan eta harrera ona izan du. Sarrerak Goizuetako Estankoan salgai daude dagoeneko bost euroren truke.
Sinopsia
1985ean, Guardia Zibilak atxilotu ondotik, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaletan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?”