Josu Martinez eta Txaber Larreategiren Caminho Longe dokumentala herriz herri aurkezten ari dira, eta Leitzan izanen dira larunbatean. Sarrerak Astiz eta Maimurren eskuragarri daude dagoeneko bost euroren truke. Segurtasun neurriak beteko dira bertan.
Sinopsia
Nola itzuli etxera 33 urte badaramatzazu Afrikan deportatuta? Alfonso Etxegarai etakide ohiak etxera itzultzeko bideari ekitea erabaki du hamarkadak eman ondotik Afrikako Sao Tome uhartean erbesteratuta, Espainiaren eta Frantziaren aginduz. Kristiane Etxaluz adiskide nekaezina dauka alboan.