Ospitalean zer egin nahi duten azaltzeko bilera Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 13a, 11:00
Nafarroako Parlamentuko ordezkariak proiektua ezagutzeko egin zuten bisita batean ateratako argazkia.

Apirilaren 15erako egin du deialdia Udalak 60-75 urte bitarteko herritarrendako. Goizuetako udaletxean 19:00etan izanen da.

Zer egin nahi da ospitalean? Galdera honi erantzuteko bilera deitu du Goizuetako Udalak 60-75 urte bitarteko herritarrendako. Ospital zaharraren inguruko berriak emateaz gain, bertan gauzatu nahi den proiektua azaldu eta herritarren interesa ezagutu eta haien iritziak jasotzeko eginen dute bilera ostegun honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun