Leitzako Udalak administrari laguntzaile posturako lan-poltsa osatzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 11a, 12:00

Leitzako Udalean sor daitezkeen premiak betetzeko, administrari laguntzailearen lanpostua (aldi baterako kontratazioarekin) betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko deialdia onartu berri du. Iragarkia pasa den ostiralean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta izangaiek apirilaren 19a bitarteko epea dute eskaera aurkezteko. Zalantzarik izanez gero: leitza@leitza.eus / 948510009

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun