Mendi-irteera antolatu du Goizuetako Arainburu mendi taldeak larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 8a, 07:00

Larunbat honetan, apirilaren 10ean, mendi-irteera eginen dute Arainburura, Goizuetako Arainburu mendi taldeak antolatuta. Goizeko zortzietan irteera herriko plazatik eginen dute eta 5-6 orduko buelta izanen dela jakinarazi dute.

18,37 kilometroko ibilbidea izanen da, desnibel handikoa (1.023m). Talde ezberdinetan eginen dute ibilaldia, 36 lagunekoak gehienez, eta musukoak eraman beharko direla jakinarazi dute, segurtasun neurriak mantendu ezingo diren uneetan erabiltzeko. Gainera, partaide bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko duela oroitarazi dute, garrantzitsua baita janari eta edaria eramatea.

Interesatuak Elena estankoan ematen ahalko dutena izena, baita whatsappez ere 677 632 395 zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun