Saharar herriaren aldeko ekimenak eginen dituzte Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 8a, 13:00

Ontza elkarteak ANAS (Nafarroako Sahararen aldeko lagunak) taldearekin antolatu ditu ortziral eta larunbaterako Saharar herriaren askatasunaren aldeko ekimenak.

Apirilaren 9an, 18:30ean Lekunberriko udaletxean emanen du Beñat Hach Embarek Irizarrek gaur egun Saharak bizi duen egoeraren inguruko solasaldia. Edukiera mugatua izanen du hitzaldiak eta interesatuek haien tokia bermatzeko 677 755 147 telefonora deitu edo idatzi dezakete.

Hurrengo egunean, apirilaren 10eko goizean, panel informatiboen erakusketa eginen dute herriko plazan. Ondotik, Saharar herriaren aldeko kontzentrazioa eginen dute leku berean, 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun