Mihise taldearen Leitzako kontzertuko sarrerak eskuragarri

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 17:00

Atekabeltz gaztetxean izanen da kontzertua apirilaren 10ean, larunbatean, 19:00etan. Kontzerturako gonbidapenak gaztetxean bertan paratuko dituzte eskuragarri bihar, apirilaren 7an, 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun