'Ene Kantak Dantzan' ikuskizunaren sarrerak agortu dira Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 12:00

Apirilaren 18an eginen dute haurrentzako ikuskizuna, Leitzako Herri Aretoan 17:30ean.

Joan den larunbatean, apirilaren 3an, paratu zituzten salgai sarrerak Leitzako Torrea Herrikoan 6 euroren truke. Agortu dira dagoeneko sarrera guztiak eta Herri Aretoa betetzea espero dute, betiere segurtasun neurriak bermatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun