Aberri Eguna Leitzan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 4a, 20:15

Aberri Eguna ospatzeko, 'Keinu bat batera' ekimenarekin bat egin dute Goizuetarrek eta Leitzarrek gaur eguerdian. Eta ikurrinak eskuan hartuta, kantari egin dute aldarrikapena, Txoria txori abestuz Leitzako eta Goizuetako Plazetan.

Argazkiak: Mikel Zabaleta eta  Alaitz Eskudero

Bizikleta martxa antolatu dute Leitzan

Leitzako plazan elkartu baino lehen, hainbat lagunek herritik Gipuzkoako mugaraino joan-etorri egin dute «Herri bakar bat garela aldarrikatzeko».

Leitzako bizikleta martxa

 

Aberri Eguna Goizuetan

Goizuetan kalejira egin duten trikitixarekin lagunduta eta ondotik plazan elkartu dira .

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun