Areson, Ulizar mendian barrena bidetik kanpo ibilgailuarekin zebilen gidariari isuna jarri diote

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 2a, 17:30

Foruzaingoak gaur goizean jakitera eman duenez, ibilgailu bateko gidaria salatu dituzte Ulizar mendian barrena bidetik kanpo ibiltzeagatik. Jakina den bezala, legez debekatua dago ibilgailu motordunekin mendian barrena ibiltzea, bideetatik kanpo edo bi metro baino gutxiagoko zabalera duten bidexka, suebaki edo egurra ateratzeko bideetan barna.

Ulizar inguruko ortoargazkia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun