Bizikleta martxa antolatu dute Leitzan Aberri Egunerako

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 31a, 17:00

Iaz Leitzako Udaleko EH Bilduko hautetsiek 'Euskal Herria batera' ekimenarekin bat egin zuten.

Larunbatean Erriberri-Tafalla mendi martxara joan nahi dutenak 07:45ean eskolatako frontoira joateko deia egin diete.

Datorren igandean, apirilaren 4an, Aberri Eguna izanen da Leitzan. Horri keinu bat egiteko, Leitzan bizikleta martxa antolatu dute Leitzan. 10:30ean plazatik abiatuz 11:00etan ekimena izanen dute mugan eta ondoren, 12:30ean, plazan bilduko dira. Herritarrei balkoietan ikurrinak jartzeko deia egin diete eta Torrean eta Maimurren salgai daudela jakinarazi dute.

Bezperan, hau da, larunbatean, Erriberri-Tafalla mendi martxan parte hartzeko deia ere egin du Ernaik. 07:45ean eskolatako frontoian bilduko dira, kotxez Erriberrira joateko. Erriberrin 09:30ean dute hitzordua, autobus geltokian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun