LHL erronkan parte hartzeko lan-sarea sortzen ari dira

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 30a, 12:00

Kirola, elkartasuna eta auzolana uztartuz Leitza herri inklusiboagoa egitea helburu duen erronkak aitzinera egiten du.

Leitzako sei familiak abiatu dute proiektua, herritarrak sentsibilizatzeko eta behar bereziak dituztenei bizitza errazteko ekarpenak egiteko. Hainbat ekitaldiren artean, atzo udaletxean elkartu ziren taldeko gaztetxoenak Leitzako alkalde eta aparejadorearekin. Txikienei eman zieten ahotsa eta Leitza inklusiboagoa izateko hainbat instantzia sartu zituzten.

Gainera, galdeketa bat prestatu dute taldean lagundu nahi duen edozeinek betetzeko. Herri lan-sarea sortu nahi dute, ahalik eta oihartzun eta atxikimendu handiena lortzeko. Apirilak 9 arte ematen ahalko dute izena interesatuek galdetegi hau betez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun