Goizuetan, Mandoegiko gainean, mendian barrena zebiltzan hainbat motorzale salatu ditu Foruzaingoak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 28a, 15:15
Foruzaingoak gaur goizean jakitera eman duenez, hainbat motorzale salatu dituzte Mandoegi mendian barrena motoan ibiltzeagatik. Jakina den bezala, legez debekatua dago ibilgailu motordunekin mendian barrena ibiltzea, bideetatik kanpo edo bi metro baino gutxiagoko zabalera duten bidexka, suebaki edo egurra ateratzeko bideetan barna.

Mandoegiko ortoargazkia (Goizueta, 1.046 m)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun