Patxi Gaztelumendiren solasaldia izanen dute apirilaren 1ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 25a, 12:00
Patxi Gaztelumendik kirola eta herria izanen ditu hizpide. Argazkia: Gu ere bai taldea.

Leitzako Ernaik antolatutako hitzaldia Atekabeltz herrigunean izanen dute, 18:00etan.

Mendi martxa eta Aberri Eguna hurbiltzen ari den honetan, Leitzako Ernaik apirilaren 1erako, ostegunerako, beste hitzordu bat antolatu du. Patxi Gaztelumendi –Gu ere baiko kidea– izanen da hizlari eta Espainiak gola sartu nahi digu. Kirol munduan ere, herri bat batera izenburupean solasaldia emanen du.

Ondoko larunbatean bertan, hilaren 3an, Euskal Herrian hiru mendi martxa eginen dira «Euskal Herrian ez gaudela inoren zain» aldarrikatzeko eta «ez garela geldirik eta etxean geldituko» aldarrikatzeko: Tafalla-Uxue, Santurtzi-Serantes eta Oiartzun-Bianditz izanen dira aukeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun