Leitzako eskolako bost urtekoen lanak erakusketan bildu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 26a, 07:00

Igande honetan erakusketa zabalduko dute Leitzako Herri Aretoan, eta Erleta eskolako bost urteko ikasleak izanen dira protagonista, gelan landutako proiektuak jendaurrera aterako baitituzte. Igandetik asteartera arratsaldez edozein herritarrek izanen du bisitatzeko aukera eta astelehenetik asteazkenera goizez eskolako ikasleentzat bakarrik izanen da irekia.

Bost urtekoen gela batekoek margolarien lanetan oinarritutako erakusketa jarriko dute, Gu bai artistak izenburupean prestatu dutena, eta beste gelakoek dinosauroen inguruko lanak erakutsiko dituzte.

Martxoaren 28tik 30era, igandetik asteartera, 18:30etik 20:00etara herritarrentzat irekia izanen da erakusketa, eta martxoaren 29tik 31ra, astelehenetik asteazkenera, goizez eskolako ikasleek izanen dute erakusketako lanak ikusteko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun