Pelax artistaren kontzerturako gonbidapenak gaur eskura daitezke Leitzako Atekabeltz gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 24a, 11:30

Larunbat honetan, martxoaren 27an, emanen du Unai Pelayo, Pelax, artistak kontzertua Leitzako Atekabeltz gaztetxean, 19:00etan. Donostiarrak Burrundaria bere azkeneko proiektua aurkeztuko du. Gonbidapenak eskuragarri egonen dira dohainik gaur seietatik zortzietara gaztetxean bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun