Linza-Hiru Erregeen Mahaia-Leitza kirol erronkarako prestatzen ari dira Iker Gomez eta Iraitz Uriarte

Ttipi-Ttapa 2021eko martxoaren 23a

Leitza herri inklusiboagoa lortzeko bidean, LHL erronka solidarioa abiatu dute Leitzako sei familiak. Herritarrak sentsibilizatzearekin batera, behar bereziak dituztenei bizitza errazteko ekarpenak egitea dute helburu eta ekainean Linza-Hiru Erregeen Mahaia-Leitza kirol erronkarekin borobildu nahi dute. Hori helburu, prestaketetan buru-belarri ari dira kirol erronka eginen duten Iker Gomez eta Iraitz Uriarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun