Hamaika bikotek parte hartu dute Ernaik Leitzan antolatutako frontenis txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 23a, 12:00

Goizeko hamarretatik aurrera aritu dira Leitzako pilotalekuan larunbat honetan, martxoaren 20an.

Martxoaren 18an itxi zen izena emateko epea binakako frontenis txapelketarako. Hamaika bikotek parte hartu dute guztira eta Xabat Illarregi eta Oier Goikoetxea izan dira irabazleak. Apirilaren 17an Lakuntzan izanen den bertsotramarako sarrera bana izan da saria.

Honez gain, apirilaren 3an Tafallatik Erriberrira eginen duten gazte martxan parte hartzeko deia egin du Ernai Leitzak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun