Mimukai proiektuaren parte-hartze prozesuko bosgarren saioa eginen dute ostegunean Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 23a, 08:00

Eskualdeko ekoizpena eta lan sektorea indartzea helburu duen proiektu kolektiboak bere bosgarren saioa eginen du martxoaren 25ean, ostegunean, Lekunberriko Udal Batzar aretoan. Bigarren eta hirugarren sektoreari zuzenduko diote hurrengo saioa arratsaldeko hiruetatik bostak arte.

Eskualdeko bigarren eta hirugarren sektoreko enpresei eskainiko diote bigarren saioa ostegunean; industria eta tailerrak, eraikuntza eta gremioak, turismoa, merkataritza, zerbitzuak eta profesionalak. Honez gain, telelana egiten dutenak eta orokorrean interesa daukaten herritar guztiak dira deituak. Enpresen egungo beharrak eta etorkizuneko aukerak izango dira saioaren gai nagusia. Saioan parte hartzeko mimukai@cerdena.es eta 617 609 328 telefonoan ematen ahalko dute izena interesatuek.

Bertako produktuak ezagutarazi eta balioan jartzeko egin zuten lehenengo parte-hartze saioa Lekunberrin joan den ostegunean, martxoaren 18an. Bertan, lehenego eta hirugarren sektoreko herritar interesdunak bildu ziren, ekoizleen eta saltzaileen arteko harremana sortzeko.

Proiektuaren bortzgarren parte-hartze saioa izanen da hau. Leitzan eta Jaunsaratsen egin dituzte dagoeneko lehenengo saioak, bertako lehenengo eta hirugarren sektorea bilduz. Proiektuak Garapenerako eta Eraldaketarako Zentroa sortzea du helburu, Larraun-Leitzaldeko ekonomia eskualdeko ikuspegiarekin garatzeko.

Parte-hartze prozesuko hurrengo saioak:

  • Martxoaren 25ean, Lekunberrin, bigarren sektorea eta herritar interesdunak.
  • Apirilaren 15ean, Leitzan, bigarren sektorea eta herritar interesdunak.
  • Apirilaren 22an, Goizuetan, udal ordezkariak.
  • Maiatzaren 6an, Leitzan, saio irekia.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun