Musika eta mugimendua lantzeko haurrentzako tailerra eskainiko du Aralar Udal Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 20a, 13:00

Tailerra 45 minutuko lau saioz osatuko da eta izen-emateak martxoaren 22ra arte egin daitezke.

2017an jaiotakoei zuzenduta, musika eta mugimendua lantzeko tailerrak eskainiko dituzte apirilaren 16an, 23an, eta 30ean eta maiatzaren 7an Aralar Udal Musika Eskolan.

Parte hartu nahi dutenek martxoaren 22ra arteko epea dute izena emateko eta horren arabera antolatuko dituzte saioak. Ikastaro osoa (lau saio) 30 euro ordaindu beharko da eta ordainketa tailerra baieztatzean eginen da.

Informazio gehiago nahi dutenek info@aralar.org helbidera idatz edo 948 50 44 89 zein 672 12 24 72 telefonora dei dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun