Arkupeak elkarteko 30 mendizale Leitzan ibili dira martxoaren 16an

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 17a, 15:00

Arkupeak erretiratuen elkarteko 30 mendizalek Leitzan barrena mendi ibilaldia egin zuten martxoaren 16an. Herrigunetik abiatuta, Arrimia mendira igo eta berriz ere buelta Leitzara. Gora igotzerakoan langarra izan zuten, baina behin gosariaren ordutik aurrera, eguzkia. Itzulia lau ordutan egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun