M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

'Zaintza pandemia garaian' argazki eta artista txikien erakusketa ikusteko azken egunak Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 16a, 10:00

Martxoaren 7an, igandea, Hego haizearen ipuinak izenburupean Lurdes Iriondoren ipuinak kontatu zituen Amaia Elizagoienek.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu ziren Goizuetan: filmak, lilatoia, ipuin-kontaketa, elkarretaratzea, hip-hop emanaldia eta Zaintza pandemia garaian erakusketa.

Martxoaren 8ko ekitaldien barnean, Zaintza pandemia garaian argazki erakusketa Goizuetan martxoaren 9tik 17ra garbilekuan ikusteko aukera izan da. Erakusketa urte bukaeran Leitzako, Goizuetako, Aresoko eta Aranoko prebentzio programak eta berdintasun zerbitzuak Goizuetan eta Aranon antolatu zuen argazki lehiaketaren emaitza da. Guztira 17 argazki jaso ziren eta hauekin erakusketa osatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun