Mendialdea Mankomunitateko arduradunek adierazi dutenez, «etxez etxeko bilketa zerbitzuarekin aurrera segitzen» dute eta norbaitek bilketa zerbitzuren bat beharko balu, Mankomunitatearekin harremanetan jartzeko abisua eman dute.
Goizuetako eta Leitzako Garbiguneak berritze lanetan daude. Leitzakoan «langileentzako bulegoak eta komunak» eginen dituzte eta «lanek irauten duten bitartean, Garbigunea itxita egonen da». Gutxi gora behera, lanek bi aste irautea aurreikusi dute. Bestalde, Goizuetako Garbigunean ere obretan ari dira baina, hala ere, «herritarrentzat irekita» egonen da.
Mendialdea Mankomunitateko arduradunek adierazi dutenez, «etxez etxeko bilketa zerbitzuarekin aurrera segitzen» dute eta norbaitek bilketa zerbitzuren bat beharko balu, Mankomunitatearekin harremanetan jartzeko abisua eman dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!