Mimukai egitasmoaren parte-hartzeko prozesuko laugarren saioa ostegunean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 16a, 08:00

Joan den ostegunean Jaunsaratsen egin zuten hitzordua.

Joan den astean Jaunsaratsen egin zuten saioari segida emanez, aste honetan Lekunberrin bilduko dira Mimukai proiektuari buruz hitz egiteko. Merkaturatzeko sareak eta estrategiak izanen dituzte hizpide ostegunean, martxoaren 18an, Lekunberriko kiroldegian eginen duten parte-hartze prozesuko hirugarren hitzorduan. 

Osteguneko saiorako, alde batetik, lehen sektoreko eragileei egin diete hitzordura joateko deia: ekoizleak, eraldatzaileak, baratze komunitarioen kudeatzaileak, etxerako eta ingurukoentzako produktuak lantzen dituztenak... Eta bestetik, hirugarren sektorekoak ere gonbidatu dituzte: merkatariak, ostalariak, landa-etxeetakoak, kontsumo taldeak, elikagai bankuak... Gaian interesa duten herritarrek ere parte hartzeko aukera izanen dute baina denek ere aurretik izena eman behar dute, mimukai@cederna.es helbidera idatzita edota Whatsappez 607 51 55 84 telefonora mezua bidalita.

Osteguneko saioa 15:00etan hasiko da eta merkataritza estrategietan aditua den gonbidatua izanen dute.

Parte-hartze prozesuko hurrengo saioak

  • Martxoaren 24an Lekunberrin
  • Apirilaren 15ean Leitzan
  • Apirilaren 22an Goizuetan
  • Maiatzaren 6an Leitzan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun