Bi zauritu Goizuetan auto bat bidetik atera eta istripua izan ondotik

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 15a, 20:00

Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, istripua Goizuetatik Hernani aldera doan errepidean gertatu da, 20. kilometroaren inguruan. Kolpearekin, autoan zihoazen hiru bidaiarietatik bik min hartu dute eta Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte. Goizuetako suhiltzaileak eta mediku-erizainak, eta Foruzaingoak joan dira istripua artatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun