Jende ugari ibili da asteburuan Kaxkabeltza elkarteak antolatutako azokan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 15a, 14:00

Kaxkabeltza elkarteko kideek azoka egin dute martxoaren 13an. Elkarteko bederatzi komertziok parte hartu dute

Hain justu, haurrentzako arropa eta oinetakoak, kirol arropak, helduentzat oinetakoak, osagarriak, gutiziak, gozoak... eskuratu ahal izan ziren azokan. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete egun honetan azokara hurbildu diren herritar zein bisitariei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun