Apirilean Leitzan hasiko dute mendialdeko azoka ibiltarien denboraldia

Ttipi-Ttapa 2021eko martxoaren 10a

Joan den azaroan Goizuetan egin zen azoka ibiltaria.

Joan den urtean mendialdean egin zituzten azoka ibiltariek izandako arrakasta errepikatzeko gogoz, aurten ere bide beretik segitu nahi dute eta dagoeneko aurtengo hitzorduak zehaztu dituzte. Horietan lehenbizikoa Leitzan eginen dute, apirilaren 25ean. Goizuetan ekainaren 20an eta Areson abuztuaren 14an egitea aurreikusi dute.

Cederna Garalur Elkartetik jakinarazi dutenez, hauek izanen dira aurten eginen dituzten azoka ibiltariak:

  • Apirilaren 25ean, igandean, Leitzan.
  • Maiatzaren 9an, igandean, Araitzen.
  • Maiatzaren 23an, igandean, Aldatzen (Larraun).
  • Ekainaren 20an, igandean, Goizuetan.
  • Uztailaren 4an, igandean, Latasan (Imotz).
  • Uztailaren 25ean, igandean, Basaburuan.
  • Abuztuaren 14an, larunbatean, Areson.
  • Irailaren 18an, larunbatean, Atetzen.
  • Azaroaren 7an, igandean, Lekunberrin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun