Zumiriki dokumentala pantailaratuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 18a, 08:00
Zumiriki dokumentaleko irudia.

Leitzako Udalak antolatuta, martxoaren 20an Zumiriki dokumentala ikusteko aukera izanen da, 18:00etan eta 20:00etan, Herri Aretoan. Sarrerak bost euroren truke eskura daitezke Astiz eta Maimurren.

Zumiriki

Dokumentalak Nafarroako Pirinioetako oihanetan isolatutako pertsona baten istorioa du ardatz. Protagonistak naturarekin eta bere haurtzaroarekin adiskidetzea du helburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun