Akordeoi eta trikiti doinuak lagun, banderola moreak eskuetan, festa eta aldarrikapenak bat egin zuten atzo arratsaldean Areson. Plaza zaharrean bukatu zuten itzulia eta bertan emakumeen zuhaitza osatu zuten munduko emakume ospetsuen eta Aresoko emakumeen argazkiekin: guzti-guztiak garrantzitsuak, guztiak noizbait emakumeen bizitzan sustrai, fruitu eta enbor...
Larunbatean, hilaren 13an, ospakizunekin segituz, Pontxarekin milaka ipuin ipuin-kontaketa izango dute Jaione Urtasunekin. Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako hitzordua da eta 17:00etan hasiko da. 19:00etatik aurrera, berriz, El despertar de las hormigas filma ikusteko aukera izango dute.