M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

Goizuetan Hip-hop dantza taldearen erakustaldia eta Ainhoa Zabaletaren emanaldia izan dute arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 8a, 19:30

Aurreikusita zegoen bezala, gaurkoan gaztetxoenak atera dira plazara Goizuetan. Hasteko, Hip-hop dantza taldekoek dantza saioa eskaini dute eta, ondotik, Ainhoa Zabaletak gaurko egunerako berak konposatutako kanta bat kantatu du. Eta Emakumeen Nazioarteko Egunari amaiera gozoa emateko, Amaiak prestatutako txokolate beroa hartu dute gustura.   Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun