'Geroa ereiten' erakusketa ikusteko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 13a, 09:00

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, martxoaren 4an Leitzako Herri Aretoko erakusleihoan, herriko emakumeen argazki zaharrekin eta Ane Intxaustiren bertsoekin hornitua Geroa ereiten murala jarri zuten eta martxoaren 14ra arte ikusteko aukera izanen da

Ane Intxausti Lasarteren bertsoa

 

Bidaiak ia ehun urte

atzerago garamatza.

Langilearen eguna

ez da erosia, antza.

Berdin zen hartu astoa,

haria edo orratza,

antzerkirako prestatu

edo plazan egin dantza.

Eskolan arbela bere,

raketaz astindu kantxa...

Herriko emakumeek

elkargune zuten Batza.

Guretzat jorratu zuten

lur emankor, aberatsa.

Oraina uzta jaso ta

geroa ereiten datza.

 

Doinua: denbora ez da pasatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun