Apezetxea goizuetarra Nafarroako binakako eskukopan txapeldun izan da

Ttipi-Ttapa 2021eko martxoaren 8a

Nafarroako lehenbiziko mailan, binakako eskukopako pilota txapelketako finala jokatu zuten larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hantxe aritu zen Antton Apezetxea goizuetarra. Irurtzungo Nazabalekin bikotea osatuz, Ultzamako Larunbe eta Oskozen kontra 22-9 irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun