Leitza herri inklusiboagoa lortzeko bidea hasi du LHL erronkak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 6a, 11:00

Linza-Hiru Erregeen Mahaia-Leitza ibilbidea egiteko erronka, erronka solidario bihurtu dute Leitzan, eta behar bereziak dituztenei bizitza errazteko ekarpenak egiteko eta herritarrengan sentsibilizazioa areagotzeko kanpaina abiatu dute.

Iker Gomez eta Iraitz Uriartek hasi dute bidea, mendi erronka bertan behera utzita, erronka pertsonala egitea otu zitzaielako. Linza-Hiru Erregeen Mahaia-Leitza ibilbidea egitea erabaki zuten eta hortik dator egitasmoaren LHL erronka izena: 150 bat kilometro, 6.000 metroko desnibela eta 24 ordu baino gehiago korrika.

Baina kirol esfortzua erronka solidario bihurtu dute eta bi lagunen hasierako ideia, sei familiaren egitasmo bihurtu da. Helburua argi dute: «Leitza herri inklusiboagoa bilakatzea». Eta hori lortzeko bidean, hainbat ekintza garatu nahi dituzte: sentsibilizazioa garatzearekin batera, herri lan-sarea osatu nahi dute. Plazara bitarteko bidexka ere osatu nahi dute eta aniztasun funtzionala dutenentzako aparkalekuak urdinez margotu nahi dituzte. Jolas parkea egokitzeaz gain, komertzioetan piktogramak jarri nahi dituzte eta nola ez, kirol erronka egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun