Suitzatik Goizuetara mezua, globoan sartuta

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 4a, 17:00

Iñaki Etxeberria goizuetarrak joan den igandean, otsailaren 28an, globo berde bat aurkitu zuen. Ez zen edozein globo, ordea. Suitzako Urdorf herritik etorria zen, eta barrenean haur batek egindako marrazkia eta mezu bat zituen.

Itxura denez, haizeak ekarri zuen Suitzatik Goizuetara, eta globo barreneko mezua alemaneraz idatzia zen: «Faborez, itzuli bueltan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun