Gaur, martxoaren 11n, Cholitas dokumentala pantailaratuko dute 18:30ean Leitzako Herri Aretoan.
Cholitas
Boliviako bortz emakume indigena dira espedizio berezi honetako protagonistak. Askatasun eta ahalduntze sinbolo gisa, Ameriketako tontorrik altuena eskalatzeko asmoa dute. Bere gona tradizionala jantzita eskalatzen dutenez, beraien trebezia eta irudia harrigarria da. Emakume ausartak, askeak, zoriontsuak dira, eta mendian aske eta bizirik sentitzen dira.