Guztira 17 argazki jaso ziren eta irabazlea Itxaso Lujanbio izan zen, Etorkizuna orain da argazkiarekin. Bigarren saria Garbiñe Etxegiak lortu zuen zeruaren koloreak argazkiarekin. Bi irabazleek Elgorriagako bainuetxean gozatzeko sarrerak eskuratu zituzten.
Orain, argazkiak erakusketa batean ikusgai egonen dira.
- Goizueta: martxoaren 9tik 17ra bitartea garbilekuan izanen da erakusketa.
- Arano: martxoaren 26tik 28ra elkarteko aurkepeetan argazkiak ikusgai egonen dira .
Argazkiekin batera, Xalto eskolako 3 eta 4 urtetako ikasleek egindako marrazkiak ere ikusgai egonen dira. Izan ere, ikasleek gaiarekin lotutako ipuin eta ariketa ezberdinen inguruan hausnarketa egin zuten.