'Gasteizko sarraskia' bideo-proiekzioa izanen dute asteazkenean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 27a, 09:00

Martxoaren 3an hildakoen omenez egindako manifestazioetako bat. Argazkia: Halabedi.

Leitzako Ernaik antolatuta, Gasteizko sarraskia proiekzioa dute heldu den asteazkenean, martxoaren 3an, Leitzan. Atekabeltz herrigunean pantailaratuko dute 18:30ean.

1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoko elizan zeuden bost mila lagunetako bost hil eta ehundik gora zauritu zituen Espainiako Poliziak. Hori horrela, Pedro Maria Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda gogoan, urteurrenean, Gasteizko sarraskia proiekzioa pantailaratuko dute Leitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun