Martxoan egiten diren erosketen artean erosketa-txartelak zozkatuko ditu Leitzako Kaxkabeltza Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 26a, 17:00

Erosketa-txartelen zozketa Karrape irratian eginen dute apirilaren 1ean.

Leitzan martxoaren 1etik 31ra erosketa egiterakoan Kaxkabeltza merkatari elkarteko poltsa eramaten dutenen artean 30 euroko hamar erosketa-txartel zozkatuko dituzte. Produkturik saltzen ez duten Kaxkabeltzako kideengana poltsarekin joanez gero ere, zozketan parte hartu daiteke. Zozketa apirilaren 1ean Karrape irratian eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun